XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
FRANZISKO MARI ITURZAETA AGIRRE Franzisko Mari Iturzaeta Agirre bertsolaria, Azpeitia`ko Eleizalde baserrian jaio zan, 1872`gn. urteko Uztaillaren 12`an.Orregatik, Eleizalde ere deitu izan oi zioten bere denboran.
Eleizalde baserri ori Izarraitz mendiaren azpian, Olatz`ko Ama Birjiñaren ermitaren ondoan dago.
Gurasoak, Jose Manuel eta Joakina izan zituan, biak azpeitiarrak.
Aitaren aldeko aiton-amonak: Jose Inazio, azpeitiarra, ta Ana Maria Arizmendi, Segura`koa; ta amaren aldekoak: Franzisko, azpeitiarra, ta Josefa Gorriti, Aizarna`koa.
Lau bat urteko aurra zala, Eleizalde`tik Gorostieta baserrira aldatu zan fameli osoa.
Gorostieta, Azpeitia`ko Odria ballaran dago, Azpeitia`tik Errezil aldera kamioz goazela, Barnola`n ezkerretara artu ta maldan gora abiatuta.